2 - Myanmar Burmese Harp 3

When Oud meets Saung

Yangon, Myanmar. Oud-a Saung lehengusuaren bila doa, Birmaniako musika tradizionalaren tresna enblematikoaren bila.

Begiratu

Istorioa

 

ဂျိုးတွေနဲ့ ရေကြည့်လို့ရနိုင်ပါတယ်။

Musikak elefanteak dantzan jar ditzake.

Birmaniako esaera zaharra

 

 

Lehen aldikotz munduko musiken historioan ?



Zetaren Bideetako lurralde zabal honetan, gutxi dira Oud-aren soinua entzuna izan ez diren lekuak. Birmania edo Myanmar izan daiteke horietako bat.

Ikerketa asko egin ondotik, ez dut sekulan Saung (Birmaniako Harpa) eta Oud elkarrekin jotzen entzun edo ikusi.


Nire Oud-arekin, Birmaniako musikaren milaka urteko sinbolo horren xeka joan naiz. Eta azkenean Yangon-ko Arte eta Kultura Unibertsitateko ateetara joanda ezagutu dut Su Zar Zar Saung jokalari eta musikologoa (ikus "Episode 2: Birmaniar harparen bila").


Elkarrekin Oud-aren soinu sakon eta betea Saung-aren soinu distiratsu eta kristalinoakin harmonizatu dugu. Hautatu dugun pieza tradizionalak giro arin bat ekartzen du gogora, Birmaniarren irudira, baina kontraste bat ere adierazten du, herri honetako errealitate politiko tristearekin (liburu interesgarria).


Pozik sentitzen naiz Myanmarko herria ezagutzeagatik. Ohore bat da niretzat Birmaniako harpa aurkeztea eskualde honetatik kanpoko munduari, bere kultura ederra argitara ateratzeko esperantzarekin.

 

  • Yangon-8
  • Bagan-9
  • Yangon-10
  • Yangon-9
  • Bagan-1

Ez izan zalantzarik bideo hauei buruzko iruzkinak egiteko, positiboak edo negatiboak!

Birmania ondotik, Ganges ibaiaren bazterren batean ikusten gira!

Produkzioa

Album: The Musical Threads of the Silk Roads 

Saung : Su Zar Zar 

Oud: Ibantuta 

Second camera : Sherine Traboulsi 

Main camera & editing : Ibantuta 

Music arrangement: Ibantuta 

Field recording: Ibantuta 

Studio recording: Patrick Fischer 

Mixing: Patrick Fischer 

Mastering: Jean-François Hustin 

Label: homerecords.be 

Video production: Ibantuta 

Newsletter

Kontzertuak, bideoak, tailerrak... Eman izena buletinean ezer ez galtzeko.

Merci, votre adresse email a été ajoutée à notre liste de diffusion.

Un problème est survenu à l\'ajout de votre adresse email.

Zure pribatutasuna errespetatzen duen eta DBEOren araberakoa den emailing irtenbide batetik pasatzen gara. Zure posta helbidea Ibantuta buletina bidaltzeko bakarrik erabiltzen da.