When Oud meets Sarod
Varanasi, India. Ganges ibaiaren ertzean, Oud-ak bere lehengusua, Sarod, ezagutzen du, hindustania musikaren instrumenturik garrantzitsuenetariko bat.
Istorioa
"भारतीय शास्त्रीय संगीत केवल एक कला नहीं है, बल्कि यह एक विज्ञान और एक दर्शन भी है। यह आध्यात्मवाद और 'नाद ब्रह्म' के सिद्धांत पर आधारित है - जो यह विश्वास है कि ब्रह्मांड ध्वनि से बना है।"
Indiako musika klasikoa, artea ez ezik, zientzia eta filosofia ere da. "Naad Brahma" kontzeptuan oinarritzen da, unibertsoa soinuz egina dagoelako ustea.
Ustad Amjad Ali Khan, Sarod master
"Trena gelditzen ari da ni leiho ondoan naizenean, begiak zabal-zabalik, hiri sakratu honen lehen distirak bereganatuz. Hiri mitiko honi buruz entzun ditudan istorioek oihartzuna dute nire buruan. Varanasi, Indiako bihotz izpirituala, non bizitza eta heriotza harmonian bizi diren, urteak daramatza niri deika.
Trenetik ateratzean, soinu sinfonia batek kolpatzen nau berehala. Rickshawen bozina, saltzaileen deiak, tenpluko kanpai hotsak nahasten dira kantu sakratuak eta kalearen arrabotsarekin.
Anshuman Maharajekin topo egiten dut ghat batean, Ganges ibaiaren ertzera jaisten diren eskalera monumental horietan. Aste batzuk lehenago Sarod musikari honekin harremanetan jarri nintzen, hindustaniar musikaren instrumentu enblematikoetako bat aurkitzeko gogo biziz. Oud-aren antz bitxia dauka (afinazio eta joko teknika aldetik).
Ondoko egunetan orduak ematen ditugu elkarrekin bere etxean, gure musika ezagutzak eta bizi esperientziak trukatzen. Anshuman-ek Raga-en oinarriak irakasten dizkit, indiar egitura melodiko horiek.
Bat aukeratu dugu: Raag Charukesi. Jatorri karnatiko-ko (India hegoaldekoa) raga oso melodikoa da, goizean jotzen dena gehienbat. Elkarrekin bideoklip bat grabatzea erabakitzen dugu, Ganges ibaiaren erdian, egunsentian. Bere laguna Ram Mishra, tabla jolearekin, joko dugu.
Iritsi da eguna. Txalupa txiki batera igotzen gira, egunsentiko lehen argia zerua arrosaz eta laranjaz koloreztatzen du. Anshumanek bere sarod-a afinatzen du Ram bere tabla prestatzen duen bitartean. Nik kamera tripode batean jartzen dut. Grabatutako irudiak magikoak dira: egunsentia Gangesen gainean, ghat-ak atzean, eta gu, musikariak, gure artean murgilduta...
Bideoklip hau grabazio musikal soil bat baino askoz gehiago da niretzat.
Mundu baten begirada argitan ematen du, nun musikak, filosofiak eta erlijioak bat egiten duten soinuaren eta bibrazioaren inguruan.
Varanasin jakin dut musika arte bat baino askoz gehiago dela.
Bide espirituala da, arimaren bilaketa.
Produkzioa eta kredituak
Title: Raag Charukesi
Sarod: Anshuman Maharaj
Tabla : Ram Mishra
Oud: Ibantuta
Music arrangement: Ibantuta
Second camera : Wade Evans
Main camera & editing : Ibantuta
Field recording: Ibantuta
Studio recording : Patrick Fischer
Mixing : Patrick Fischer
Mastering : Jean-François Hustin
Label : homerecords.be
Video production: Ibantuta
Release year: 2024