Su Zar Zar

Birmaniako Harparen bila

Yangon, Myanmar. Su Zar Zar, Musikologian doktorea, bere Birmaniako musika hezkuntzaren ikuspegiaz mintzo zaigu.

Begiratu

Istorioa

« There is no color in music, no Western nor Eastern.

Music is complete purity. »

Dr. Su Zar Zar, Burmese harp player

 

Gure Zetaren Bideetako bidaia Txinarekin hasi dugu eta gaur Myanmar-era (Birmania) goaz.

Bagan hiri sakratutik Yangon hiribururaino, herrialde osoa zeharkatu dut liluratzen nauen tresna baten bila: Saung-a. Harpa honen nota melodiatsuek giro goxo eta mistiko bat pizten dute nere baitan.

Saung-eko bide horretan, Su Zar Zar ezagutu dut, Birmaniako harpa jotzailea eta musikologian doktore Yangon-ko Arte eta Kultura Unibertsitatean.

Ekialdeko musikak Mendebaldeko musiketatik bereizi behar ote dira? Su-rentzat, ez. Musika tradizionalak gure kulturetan errotuak dira, baina, batez ere, gure arteko ezberdintasunak gainditzeko gaitasuna dute.

"Birmaniako harpa-ren bila" film labur hau eskaintzen diot bake-mezu bat daraman eta bere herrian, Myanmarren, musika heziketa hobea lortzeko egunero borrokatzen den emakume honi.

Produkzioa

Album: The Musical Threads of the Silk Roads 

Saung : Su Zar Zar 

Oud: Ibantuta 

Second camera : Sherine Traboulsi 

Main camera & editing : Ibantuta 

Music arrangement: Ibantuta 

Field recording: Ibantuta 

Studio recording: Patrick Fischer 

Mixing: Patrick Fischer 

Mastering: Jean-François Hustin 

Label: homerecords.be 

Video production: Ibantuta 

Newsletter

Kontzertuak, bideoak, tailerrak... Eman izena buletinean ezer ez galtzeko.

Merci, votre adresse email a été ajoutée à notre liste de diffusion.

Un problème est survenu à l\'ajout de votre adresse email.

Zure pribatutasuna errespetatzen duen eta DBEOren araberakoa den emailing irtenbide batetik pasatzen gara. Zure posta helbidea Ibantuta buletina bidaltzeko bakarrik erabiltzen da.