Zetaren Bideetako Musika Hariak

Musika kolaborazioak eta etnomusikologia uztartzen dituen proiektua, album, ikuskizun, bideoklip eta film labur gisa hedatua.

SILKTHREADS_FINAL VERY LIGHT (1)

Historia

Hastapenean, hi haiz, Oud-a, Bahraingo uhartean eman nituen bortz urteetako hari nagusia. Lotura sendo, intimo eta sakratua sortu genuen han berean, eta lokarri horri omenaldia egin nahi izan diot bidaia baten bidez, bilaketa baten bidez, gure historiaren harian: harizko musika-tresnak diren hire kusien xerka joatea.

Gaia hik duk hautatu, helmuga nik hautatu diat: zetaren bideak. Pentsamenduen, trebetasunen, hizkuntzen arteko nahasketa... Harizko musika-tresnen eta hortik sortzen diren musika tradizioen goraldia. Lurralde ezinago zabal honetan, labirinto honetan, ez gara sekula galdu, hi izan baihaiz beti ene Arianeren haria.

Urte batez aritu gara disko honetan parte hartu duten 40 musikariekin aztertzen, hizketatzen, partekatzen eta musika sortzen. Hi, Oud, eta hire kusiak diren harizko musika-tresnak hari sentikorrak zarete, so egiten dugun inguramena poesiaz dardaratzen duzuenak. Gure egiazko izaeraren harmonia baketsua atzemateko, gure bihotza lantzen duten hariak zarete. 

Hari ezin ikusizkoak, gizadia tolerantzia, bake eta maitasun izpirituan biltzen duten esperantza unibertsaleko notak.

Topaketa musikalak

Ezezagunera eginako jauzi bat, filmatzeko kamararekin, grabatzeko mikrofonoekin eta ene Oud lagunarekin.

Lurralde ezezagun haietara iristean, kontaktuen falta sumatzen nuen. Musika eskolen ateak jotzean, museoetara, jaialdietara hurbiltzean, edo biztanleei galdetzean, musika topaketak horrela sortu ditut. Musikarekiko pasio partekatu bati esker... eta zorte pixka bat ere!

Topaketa horiek guztiak musika klipen bidez hartu dituzte, eta "When Oud meets" izenburupean emango dituzte 2023-2024 denboraldian zehar.

14 Istanbul, Turkey Kemençe 13 Saz Tusheti, Georgia 12 Chonguri Tbilisi, Georgia 11 Chagane Baku, Azerbaijan 10 Oud Manama, Bahrain 9 Santoor Shiraz, Iran 8 Tar Isfahan, Iran 7 Guitar Ashgabat, Turkmenistan 6 Rabab Toshkent, Uzbekistan 5 Qobyz Almaty, Kazakhstan 4 Sarod Varanasi, India 3 Saung Yangon, Myanmar 2 Pipa Kunming, China 1 Guzheng Kunming, China
4 - Kazakhstan Qopyz 1

Ikusgarri

When Oud meets Qobyz


Almaty, Kazakhstan

guzheng MIN

Ikusgarri

When Oud meets Guzheng


Kunming, Txina

1 - China Pipa 1

Ikusgarri

When Oud meets Pipa


Kunming, Txina

2 - Myanmar Burmese Harp 3

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Saung


Yangon, Myanmar 

3 - India Sarod 1

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Sarod


Varanasi, India

Sogdiana 4

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Rabab


Tashkent, Uzbekistan

Nurlan Kilibayev - Anar

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Guitar


Ashgabat, Turkmenistan

Export photos TAR 1

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Tar


Isfahan, Iran

Final 001

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Santoor


Shiraz, Iran

Aurreskoud Thumbnail MIN

Plazaratzea 2024an

Aurreskoud


Manama, Bahrain

8 - Azerbaijan Chagane 2

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Chagane


Baku, Azerbaijan
 

10 - Georgia Chonguri 3

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Chonguri


Tbilisi, Georgia

Saz website MIN

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Saz


Tusheti, Georgia

When Oud meets Kemençe-5

Plazaratzea 2024an

When Oud meets Kemençe


Istanbul, Turkia

Elkarrizketak

Musika tradizional horiek gaur egungo munduan duten lekuari buruz egindako laburmetraiak hemen aurkezten ditut.

Txinatik hasi eta Istanbul arte, atseginez elkarrizketatu dut musikari eta etnomusikologoekin. Musika tradizioen kontserbazioa, musika modalaren teoria eta bere sorkuntza transkulturala... hainbat gaia interesgarri deskubritzeko!

Elkarrizketa horiek 2023-2024 denboraldian plazaratuak izanen dira laburmetrai gisa.

Interview Guzheng

Bidaiaren lehen urratsak Txinan


Txina | Chang Kay Yi 
Musika & Irakaslea

Su Zar Zar

Plazaratzea 2024an

Nola babestu musika tradizio bat?


Myanmar | Su Zar Zar
Musikologian doktorea

Babaji full interview

Plazaratzea 2024an

Ragak, askatasuna eta diziplina


India | Wade Evans "Babaji" 
Musikaria

Firuza Abdulakhimova 2

Plazaratzea 2024an

Musika modalen orkestratzea


Uzbekistan | Firuza Abdurakhimova 
Orkestra Zuzendari

Jeihooni Tar

Plazaratzea 2024an

Museoetako musika tresnei arnasa berria eman


Iran | Mehrdad Jeihooni 
Museoko zuzendaria

mohammadi

Plazaratzea 2024an

Musika tresna baten egiteko artea (1/2)


Iran | Mohammed Mohammadi 
Luthier

Sanandaj

Plazaratzea 2024an

Zer leku du musika kurduak Iranen?


Kurdistan | Hameed Haseli 
Etnomusikologoa

Azadehfar

Plazaratzea 2024an

Musika klasikoa ala tradizionala?


Iran | Mohammed Azadehfar
Etnomusikologoa

Munis Sharifov

Plazaratzea 2024an

Zer da Mugham?


Azerbaijan | Munis Sharifov
Musikaria

panduri maker

Plazaratzea 2024an

Musika tresna baten egiteko artea (2/2)


Georgia | Giorgi Abrashvili
Luthier

Tsurtsunia

Plazaratzea 2024an

Georgiako kantu polifonikoen misterioa


Georgia | Rusudan Tsurtsunia
Artearen Historian doktorea

Ben

Plazaratzea 2024an

Gizateriaren ondare inmateriala, onerako ala txarrerako?


Georgia | Ben Wheeler
Etnomusikologoa

Bulat Khalilov

Plazaratzea 2024an

Musika tradizionalei dedikatua den diskoetxea


Georgia | Bulat Khalilov
Kazetaria eta diskoetxearen sortzailea

Mehdi

Plazaratzea 2024an

Oud tradizionaletik Oud elektrikora


Kazakhstan | Mehdi Haddab 
Musikaria

Ross Daly

Plazaratzea 2024an

Musika modalak transkulturalitatea sustatzeko?


Kreta | Ross Daly
Musikaria & Irakaslea

Paisaiak

Jatorriz, lurralde horiek osatzen gaituzte gizakiok, musika sortzeko eta mundua pentsatzeko dugun moduan. 

Nire Oud-aren hariekin lurralde hauei omenaldi bat egiten diet.

Paysages Kazakh

Plazaratzea 2024an

Kazakhstan, mugagabetasun aldaezina


Kazakhstan

Paysage-géorgie

Plazaratzea 2024an

Georgia, Kaukasoko harribitxia


Georgia

Paysage turquie

Plazaratzea 2024an

Kapadozia liluragarria


Turkia

Crete paysage MIN

Plazaratzea 2024an

Kreta, mila aurpegiko uharte mitikoa


Grezia

Newsletter

Kontzertuak, bideoak, tailerrak... Eman izena buletinean ezer ez galtzeko.

Merci, votre adresse email a été ajoutée à notre liste de diffusion.

Un problème est survenu à l\'ajout de votre adresse email.

Zure pribatutasuna errespetatzen duen eta DBEOren araberakoa den emailing irtenbide batetik pasatzen gara. Zure posta helbidea Ibantuta buletina bidaltzeko bakarrik erabiltzen da.